XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(62) (orazioak)
5.2. Adiera kontuak gerorako utzita, forma aldetik egitura hau antzekoetatik berezten duena hauxe besterik ez da: sintagma nagusiari dagokion izenaren gunea
Horrexek ematen dio itxura berezia sintagmari.
Zer da, ordea, guzi
hori: isilpean utzitako izen bati laguntzen dion zenbatzailea ala izenaren lekua hartzen duen izenordaina?
Zenbaitetan bata dirudi eta beste zenbaitetan, berriz, bestea: (57) perpausean, esate baterako, aurreraxeago aipaturiko serbitzari
izan daiteke isilpean utzitako izena: langileetarainoko
(zerbitzari) guziak
; (58) perpausean, aldiz, ez da ikusten isilpeko izenik asmatzen ibiltzeko beharrik.
Gauzak gehiegi behartzea litzateke, beti elipsiak aurkitu nahian saiatzea.
Guzi
zenbatzaile orokorra, izan ere, bai izenaren determinatzaile bai izenordain izan daiteke, hau da, bai izenaren ondoan bai haren lekuan joan daiteke (ikus
Azken kasuan guzi
bera gertatzen da sintagmaren muina, formalki bederen (
5.3. Zein da, ordea, horrelako egituraren erdigunea?
Zein da, horrela esan badaiteke, sintagma horien muin semantikoa?
Batzutan bederen, (58)an esate baterako, izenlaguna da sintagmaren ardatz nagusia: eguzkirainoko guzia
sintagman eguzki
da sintagmaren ardatz nagusia, esanahiaren aldetik:
Egitura enfatikoa da, nolabait esan.
Hau da,
baita langileei (berei) ere
baita eguzkia (bera) ere
baita haurrak (berak) ere
baita zuhaitzetan (beretan) ere
baita abereek (berek) ere
baita odeiak (berak) ere
Beti zehatz eta berariaz adierazten ez bada ere, zenbait elementuz osaturiko multzoa hartzen da gogoan horrelako egiturarekin.
Eta multzo horren azken elementuraino iritsi dela esaten da.
Horretan, ordea, bi azpisail berez daitezke: a) Batzutan multzo osoari ematen zaio garrantzia eta multzoa osatzen duten elementu guztiak hartzen dira kontutan, Lardizabalen testu honetan bezala: (63) burutik oñetarañoko guzia zauri bat egiña
(139)
Hor gorputzaren
Gauza bera gertatzen da denborari dagozkionetan ere, Lardizabalaren beste testu honetan ikus daitekeenez: (64) arterañoko bere bizitza-guzia esan zien
(212)
Arrueren beste hau ere ildo beretik doa:
(65) oraindañoko guzian begirik itxi ez det
(56)